XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumea eta lana

Emakumeak lantegietara kopuru handitan Lehen Mundu Gerran sartu ziren, 1914 eta 1918 bitartean.

Lehen hilabeteetan, gatazka lehertu ondoren, langabezia nabarmendu zen.

Fabrika eta tailer askok itxi zuten eskulanik ezean, gizonak gerra-tokietara mobilizatuak izan zirenean.

Alabaina, 1915ean, gerra luzatzean, beharrezkotzat jo zuten fabrika batzuk irekitzea eta gerra-beharrei erantzuteko ekoizpena handitu beharra zenetan lan gehiago egitea.

Gobernuek dei egin zieten orduan emakumezkoei gizonezkoek utzitako lanpostuez ardura zitezen, nahiz eta behin eta berriz argi utzi lan hori gerra-beharrek eraginda baino ez zela.

Lanera sartu zen emakumezko-portzentaia oso garrantzitsua izan zen gerran zeuden Europako estatu guztietan.

Armagintzan, adibidez, pertsonalaren laurdena izatera iritsi zirela kalkulatzen da.

Ordura arte gizonezko-lantzat hartuak zirenak emakumeen esku utzi ziren eta emakumeek arrakastaz erantzun zioten erronkari

I. Mundu Gerraren amaiera ospatzen duten emakumeak, 1918. urtean.

Lehen Mundu Gerran, emakumeak ere mobilizatuak izan ziren lanean hasteko.

Ondorioz, balioak eta emakumezko-moda bera ere aldatu egin ziren: gona motzak erabiltzen hasi ziren, betikoak lan berrietarako luzeegiak zirelako; ilea moztu egin zuten, ile luzea zaintzeak denbora gehiegi eskatzen zuelako.